Akatsen lorategia Japonia tradizionalean girotuta dago eta hazteaz, okertzeaz eta ikasteaz mintzo zaigun istorio hunkigarri eta bisualki indartsu bat da.
Mei jakin-min handiko neska geldiezin bat da, gurasoekin azokara joan ohi dena, harik eta, arratsalde batean, mugak zeharkatzeko eta antzinako santutegi batean barneratzeko bulkada duen arte. Ustekabeko istripu bat dela-eta, begiradak, isiltasunak eta errua gainera etortzen zaizkio parrastaka, eta Meik ez daki halakoei nola aurre egin. Basora ihesean doala, herriko andrerik zaharrena ezagutzen du, lorategi sekretu baten zaindaria baita; han akatsak ez dira ezkutatzen, ezta zigortzen ere: eraldatu egiten dira. Lorategi hartan, oker bakoitza denboraz eta pazientziaz zaindu beharreko hazia bilakatzen da. Metaforaren bidez, obrak akatsen gaineko begirada argitsu bat proposatzen digu, ikaskuntza eta hazkunde emozionalerako eragile direla ulerturik. Istorio poetiko bat da, erraz ulertzekoa, eta mezu unibertsal eta oso gaur egungo batekin uztartzen ditu tradizioa, natura eta emozioa.











