Neguko oparia

18,00

Detalles

Autora: Concha Pasamar
Ilustradora: Concha Pasamar
Traductora: Itziar Díez de Ultzurrun
Colección: Crizal
ISBN: 978-84-129147-4-0
Edición: Octubre de 2024
Páginas: 36
Dimensiones: 21x28

Autora e Ilustradora

Description

 

Ohiko eskola-egun hotz batean, protagonista txikiak elurra egiten ikusi nahi du berriz. Etxera bidean, egun horretan bertan, edo agian hurrengoan, elurra etorriko dela sumatzen du umeak. Ez al dugu haur zein heldu guztiok nahi zuriz jantzi daitezen landa eta mendiak, kaleak, teilatuak? Gauean, bihozkada hori duela bilduko da izara artean. Biharamunean, dena da jolas: ohetik jauzi eta etxekoak esnatzera joatea, kalera atera eta oro estaltzen duen mantu zuriaren dirdaiarekin liluratzea.

Udazken denboran albumean bezala, orrialde bikoitz bakoitzean urtaroan barneratzen den ibilbide leun bat marrazten zaigu protagonista txikiaren eskutik. Haren begien bitartez, neguak ekartzen dituen sentipenak dastatzen ditugu. Concha Pasamarrek, berriz ere, ilustrazio samur eta eder batzuk oparitzen dizkigu, eta lirikotasunez jositako testu batekin hunkintzen gaitu, egunerokoaren edertasun xumea nabarmenaraziz.

You may also like…