Descripción
Hirian barnako ibilalditxo bat parke batera bidean, bi lagunen arteko hizketaldia barraskilo baten ezaugarri paregabeei buruz: munduko maskotarik hoberenari buruz.
Munduko maskotarik hoberena gauza txikiekiko maitasunaz eta umeen begiradaren ahalmen eraldatzaileaz mintzo zaigu. Arianna Squillonik istorio eder bat sortu du, bi adiskideen arteko solas labur eta erraz baten bidez: nesketako bat ameslariagoa da eta barraskilo txiki batez maitemindu da, munduko maskotarik hoberenaz; bestea analitikoagoa da; lehenak ikuspegi hiperboliko batez begiratzen dio animaliatxoari; bigarrenak munduan dagokion lekuan kokatzen du, egiazko datuak emanez. Fikziozko album bat duzue hau, informazio-albumen ukituak ere badituena: adiskidantza eta askatasuna dohain paregabeak direla uste duen album bat.